Kantuan amaitu da banden alardea

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 29a

Tolosak banden alardea hartu du gaur, Tolosako Musika Bandaren 190. urteurrenarekin bat eginez. 

Iaz Berriozarren elkartu ziren, eta gaur Tolosak hartu ditu banda bisitariak. Zehazki, Uztaritzeko Les Labourdins eta Berriozarko Doinua Musika Banda aritu dira tolosarrekin. 

Kalejirarekin ekin diote festari eta, ondoren, Alondegia plazak hartu du ospakizuna. Banda bakoitzak kontzertutxoa eskaini du, eta guztiek elkarrekin Eperra, Xalbadorren heriotzean eta Isil-isilik abestiak jo dituzte, Tolosa kantariko kideak atzean kantuan zirela. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!