Musika banden topaketa, larunbatean, Tolosan

Ataria 2018ko ira. 26a, 08:22

Tolosako Musika Banda San Joan eguneko kalejiran

Tolosako Musika Bandak antolatu du topaketa, eta Uztaritzeko eta Berriozarko bandek hartuko dute parte, baita Tolosa Kantarik ere.

190. urteurreneko ospakizunen bueltan, ekitaldi berezia antolatu du Tolosako Musika Bandak larunbaterako. Musika banden topaketa izango da goizean zehar, eta horretarako Uztaritzeko Les Labourdins eta Berriozarko Doinua Musika Banda gonbidatu dituzte.

11:45etik hasita, hiru musika bandek kalejirak eskainiko dituzte, Gorriti Plaza, Musika eskola eta Triangulotik hasita. Ondoren, 12:30ean Alondegia plazan elkartuko dira guztiak, eta bakoitzak emanaldi txiki bat eskainiko du. Hiru bandek elkarrekin joz amaituko dute kontzertu hori, Tolosa Kantarik lagunduta. Bandatik adierazi dutenez, ezagunak diren zenbait pieza eskainiko dituzte, herria kantuan jartzeko asmoz. Gero, bazkaltzera joango dira elkarrekin.

EGITARAUA

LES LABOURDINS (UZTARITZE)

1. SEASONS...............................................Fox / Newmark
2. PIRATES DES CARAIBES……………....Klaus Badelt
3. MON AMANT DE ST JEAN…......................... Carrara
4. I WILL SURVIVE………………...………Dino Pekaris
5. ROCK AROUND THE CLOCK……….…C. Freedman
6. I WILL FOLLOW HIM...................….Stole / Del Roma
Zuzendaria: Frédérico Ugariza

BERRIOZARKO DOINUA MUSIKA BANDA

1. LA DOMINGUERA....................................S. Cervantes
2. CHILDHOOD REMEMBERED…......Rosanno Galante
3. MOMENT FOR MORRICONE....Mold. Johan de Meij
4. BERRIOZAR……………………......…….....J.G.Antón
Zuzendaria: Jarein Ocaña Sola

TOLOSAKO MUSIKA BANDA

1. SUPERTRAMP………..………….….... André Waignein
2. AT THE MAMBO INN.................Mold. Toshio Masuma
3. GIGANTE Y CABEZUDOS…………......M.F.Caballero
Zuzendaria: Enrike Arostegi Eguzkitza

HIRU BANDAK, TOLOSA KANTARIREKIN

1. EPERRA……………………………...……….. Herrikoia
2. XALBADORREN HERIOTZEAN……….…....Herrikoia
3. IXILIK IXILIK DAGO……………………...…Herrikoia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!