«Hemen ere behar handia duen jendea dago, baina bestelako beharrak daude Etiopian»

Ataria 2018ko irailaren 22a

Abbay elkarteak elkartasun azoka antolatuko du, zortzigarren urtez, Etiopian martxan dituzten proiektuei bultzada bat emateko helburuarekin. Etiopian behar handia duen jendea dagoela azpimarratu dute elkarteko kideek.

Egun osoan zehar, Tolosako Triangulo plazan dira Abbay elkarteko kideak, elkartasun azoka eginez. Bertan bildutako dirua, Etiopiara bideratzen dute, bertan dituzten hezkuntza eta osasungintza alorreko proiektuak bideratzeko. Bide batez, Tolosaldeko biztanleei Etiopian dauden beharrak erakusten dizkiete.

Iaz 3.000 euro bildu zituzten haurreskolaren edota hezkuntza sistema alternatiboaren proiektuak laguntzeko. «Tolosa beti ongi portatzen da, asko laguntzen du, eta horregatik errepikatzen dugu urtero», azaldu du Uzuri Fernandez Arostegi, Abbay elkarteko kideak.

Etiopian laguntza handia behar dutela nabarmendu du Fernandezek: «Jendeak esaten digu hemen ere behar asko dituen jendea badela, baina beste behar mota batzuk daude Etiopian, eta horiek konpontzeko egiten dugu lan Abbay-n».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!