12 ikastaro, aurtengo ikasturterako

Ataria 2018ko irailaren 17a

Kultura sailetik 9 ikastaro eta Gazteriak sailetik 3 eskainiko dira 2018/19 ikasturtean. Ostiralean amaituko da izena emateko epea.

Tolosan, joan den astean iazko ikasleek lehentasuna izan zuten kultur etxeko eta Gazteria Saileko ikastaroetan apuntatzeko. Aste honetan, berriz, herritar guztientzako zabaldu dute zerrenda.

Iazko ikastaro guztiak mantendu dituzte kultur arloan: antzerkia, argazkigintza, balleta, balleta puntak, dantza garaikidea, ehoziri lana eta patchworka, pintura eta marrazketa, eskulanak eta zeramika. Gazteria Sailak antolatutakoak, berriz, gazteen iritzia bilduta osatu dute eskaintza: komikigintza, argazkigintza gauez eta joskintza.

Ikastaro guztiei buruzko informazio xehea www.tolosa.eus webgunean irakur daiteke, eta bertatik izen-ematea egiteko aukera ere bada, kulturako ikastaroen kasuan. Bestela, kultur etxean bertan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, kultura@tolosa.eus edo gazteria@tolosa.eus helbide elektronikoetan, nahiz 943 67 03 83 telefono zenbakian eman daiteke izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!