Ziklometroak eskualdetik barrena

Irati Saizar Artola 2018ko irailaren 16a

Urretxu-Zumarragako Kilometroak-en barruan ospatu dute Ziklometroak ekimena. Bizikletaz Gipuzkoako eskoletatik barrena itzulia egin dute; Tolosaldeko eskoletatik ere pasa dira. 

Goizean 07:00etan abiatu dira Zumarragatik txirrindu gainean, eta eskolaz eskola, ibilbidea osatu dute aurtengo kilometroen alde. Tolosaldera Andoaindik sartu da eta lehenik Villabonako ikastolak hartu du lekukoa. Jarraian, Irurarako bidea egin dute, eta arratsalde aldera iritsi dira lehenik Ibarrara, eta jarraian Tolosara. Uzturpe ikastolak hartu du lekukoa eta Laskorain ikastolaren parean pasa dio bigarren honi. Goierritik barrena, berriro ere Zumarraga-Urretxura iristeko asmotan abiatu dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!