Bueltan da jabetze eskola

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko ira. 14a, 10:23

Urrian hasiko dira ikastaroak; berrikuntzekin batera, ikastaro arrakastatsuenak ere txertatu dituzte eskaintzan

Udako etenaldiaren ondoren, Tolosako jabetze eskola ere bueltan da. Egunotan plazaratu berri dute udazkenerako eskaintza, eta berrikuntzaz nahiz ikastaro arrakastatsuenez bete dute egitaraua. Asteartean, 19:30ean, Duo Jaderen kontzertuak irekiko du ikasturtea, Zerkausian.

Emakumeen parte hartze soziopolitikoa sustatzeko guneak dira jabetze eskolak eta, bide horretan, egitarauko ikastaroak ez dira ohiko formakuntza baten zati: mugimendu feministak garatutako jakintza esparruak landuko dituzte, aurten ere, jabetze eskolako ikasleek.

Emakumeei, mundua ikusteko moduak aldatzea eta mundua aldatzen saiatzeko tresnak ematea da, finean, saio guztien jomuga. Eta, horretarako, hainbat adar eta arlotatik landuko dute jabetzea.

Arrakastaren hariari tiraz, 2018ko udazkenean ere parte hartu ahal izango da autodefentsa feminista ikastaroan, batukada feministan nahiz munduko emakumeen literaturan. Norbere gorputzaren zaintzari ere garrantzia eman nahi izan diote, zentzurik zabalenean, eta Pepa Bojok eta Kontxi Lopezek irekiko dute horretarako bidea, ikastaro banatan.

Batukadarekin batera, musikan trebatu nahi dutenek txalaparta ezagutu eta jotzen ikasteko ikastaro bat izango dute aurten, eta gorputzen laborategia martxan jarriko du, Oihana Anduezak, mugimenduak askatu eta gorputzari entzuteko saioetan.

Erotikari nahiz adineko emakumeenganako indarkeriari buruzko solasaldiak ere hartuko ditu eskolak, eta baita gizonezkoei begirako saioak ere, Mikel Otxotorenaren eskutik.

Ikastaro bakoitza hasi baino bi egun lehenagora bitarte zabalik izango dira izen-emateak, eta Tolosako kultur etxean egin beharko dira.

 

JABETZE ESKOLA 2018 UDAZKENEKO ESKAINTZA

BERDINTASUNEKO ETA TRATU ONEKO LOTURAK

Pepa Bojó Ballester. Urriak 3, 10, 17, 24 eta 31. Azaroak 7, 14, 21 eta 28. 15:00-17:00. Gaztelera, 10 euro.

TXALAPARTA IKASTAROA

Olatz Garcia Caminos. Urriak 9 eta 23. Azaroak 6 eta 20. Abenduak 4. 18:00-20:00. Euskara, 5 euro.

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA

Mertxe Tranche Iparragirre. Urriak 10. Azaroak 14. Abenduak 12. Urtarrilak 16. Otsailak 13. Martxoak 20. 18:00-20:00. Gaztelera, 10 euro.

ZAINTZA BEGIRADA BERRI BAT: ZAINDU, GEURE BURUA ZAINDUZ. EMAKUME ZAINTZAILEENTZAKO TAILERRA

Kontxi Lopez Soria. Urriak 11, 18 eta 25. Azaroak 8 eta 15. 15:00-17:00. Gaztelera, 5 euro.

BATUKADA FEMINISTA

Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi. Urriak 16 eta 30. Azaroak 13 eta 27. Abenduak 11. Urtarrilak 22. Otsailak 5 eta 19. 18:30-20:30. Euskara, 10 euro.

ZIRRIBORROETAN BAGARA: MUGITZEN ARI DIREN GORPUTZEN LABORATEGIA

Oihana Andueza Garcia. Azaroak 8 eta zehaztu gabeko beste saio bat. 17:30-20:30. Euskara, 5 euro.

AUTODEFENTSA FEMINISTA

Maitena Monroy Romero. Urriak 19 (16:00-20:00) eta urriak 20 (10:00-14:00). Gaztelera, 5 euro.

SOLASALDIA: 'SIN REGLAS. ERóTICA Y LIBERTAD FEMENINA EN LA MADUREZ' LIBURUAZ

Egilera: Anna Freixas Farré. Nerea Sancho Esnaolak aurkeztuta, urriaren 22an, 18:00etatik 20:00etara. Gaztelera, 5 euro.

MASKULINITATEAK ETA INDARKERIA MATXISTEN PREBENTZIOA

Mikel Otxotorena Fernandez. Azaroak 5 eta 12. 17:30-20:30. Euskara, 5 euro.

ADINEKO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI BURUZKO SOLASALDIA: INDARKERIA ISILDUA

Izaskun Solagaistua Arza. Azaroak 26. 18:00-20:30. Euskara, 5 euro.

GURETZAKO

Hainbat jatorritako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio bat. Harremanetarako: 646 05 70 80 / migrazioa@tolosaldea.eus.

*** ARGIBIDEAK:

Jarduera hasi baino bi egun lehenago amaituko dira izen-emateak. Informazioa: 943 67 03 83 / berdintasuna@tolosa.eus.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!