Ostegunean zabalduko ditu ateak Gazte Topaguneak

Ataria 2018ko irailaren 12a

Irailaren 13an ekingo dio Tolosako Gazte Topaguneak ikasturte berriari. Ostegunetik igandera joan ahal izango da.

Ostegunetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak; larunbat eta igandetan, berriz, 16:30etik 20:30era.

Gainera, ikasturte hasierako festa ere gauzatuko dute: urriaren 21ean izango da Alondegian, 18:00etatik 21:00etara. Urriaren 14a baino lehen eman behar da izena Topagunean bertan.

Informazio gehiago behar duenak, Kultur etxera bertaratuta, topatolosa@gmail.com helbidera idatzita edota 605 706 937 telefonora deituta eskura dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!