Bedaio auzoko jaiak 2018

Bedaioko ingurutxoa, inoizko jendetsuena

Irati Saizar Artola 2018ko irailaren 9a

Festetako egitarauan hutsik egiten ez duen zita ospatu dute gaur arratsaldean Bedaion, ingurutxoa. Hogei bikotek hartu dute parte, inoizko parte hartzerik handiena izan da. 

Dantzan hasi aurreko segundoetan ere entseguak egiten ari ziren dantzariak. Festetako une berezienetariko bat izaten da, eta aurten, gainera, inoizko dantzari gehien aritu dira dantzan. Hogei bikote osatu dira, haur zein heldu, eta irrintzi eta txalo zaparraden artean egin dute saio guztia. Ehun urte inguru sortzen hasitako ingurutxoak jarraipena baduela erakutsi dute gaur ere herritarrek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!