Guztia hartzen eta ematen du, bigarren eskuko azokak

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko uztailaren 21a

Bigarren eskuko azoka eta truke azoka izan da, gaur, Berdura plazan; irailean ekingo diote, berriro, egitasmoari.

Hileko hirugarren larunbata bigarren eskuko objektuen eta trukearena izaten da, Tolosan, duela urtebete azoka antolatzen hasi zirenez geroztik. Ikasturteko azkena izango da gaurkoa, eta irailean ekingo dioten berriro.

Arropa, osagarriak, liburuak, komikiak, lanparak... Guztia hartu eta ematen dio, bigarren eskuko azokak, bertaratzen denari. 16:00etan hasi eta 19:00ak bitarte zabalik izaten dira postuak, eta postuetako arduradunek siestaren eta poteoaren arteko zubi perfektutzat dute. Irailean, berriz izango dira bueltan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!