Albert, Imaz eta Lopez irabazle

Ataria 2018ko uztailaren 14a

Emakumeen Tolosako V. Sari Nagusia jokatu dute gaur. Elite mailan Belen Lopez izan da irabazlea, kadeteetan Ainara Albert eta jubeniletan Amaia Imaz.

Giro ederrean joan da emakumeen txirrindulari proba. Sari banaketan aldarrikapenerako tokia ere egin dute, emakumeek txirrindularitzan egiten duten lana nabarmendu dute eta Ainhoa Artolazabal Gipuzkoa Ogi Berri txirrindulari taldeko zuzendariari aitortza egiteko ere baliatu dute. 

Sailkapena:

Kadeteak

  • Ainara Albert
  • Garazi Estevez
  • Xubane Garai

Jubenilak

  • Amaia Imaz
  • Nahia Ereño
  • Melisa Gomiz

Elitea

  • Belen Lopez
  • Mari Martins
  • Mireia Nuño

Taldeka

  • Kadeteetan Sopelana
  • Elitean Vektor DC
  • Jubeniletan Gipuzkoa Ogi Berri

Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak

  • Gipuzkoako jubenil onena Amaia Imaz.
  • 23 urte azpikoen Gipuzkoako onena Eukene Larrarte.
  • Euskadiko  eta Gipuzkoako kadete onena Garazi Estevez.
  • Gipuzkoako onena elite mailan Ane Iriarte.
  • Euskadiko jubenil onena Andere Basterra.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!