Trafiko mozketak, larunbatean, Tolosako erdigunean

Ataria 2018ko uztailaren 12a

Larunbat honetan, Emakumezkoen Tolosako V. Txirrindularitza Saria lasterketa jokatuko da Tolosan. Hori dela eta, hainbat kaletan trafiko mozketa puntualak egongo dira 15:00ak eta 19:00ak artean.

Lineako autobusen ibilbideak ez dira aldatuko edo desbideratuko, baina mozteka puntual hauetako bat topatu ezkero, ohiko ordutegietan atzerapenak sortu daitezke.

Edozein zalantzaren aurrean Udaltzaingoarekin jar daiteke harremanetan Udaleko bulegoan, 943 67 58 58ra deituta edota udaltzainburuzagitza@tolosa.eus -era idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!