Aimar Uson, Espainiako Txapeldun

Ataria 2018ko uztailaren 10a

Argazkia: Alpino Uzturre

Espainiako Eskalada Txapelketa jokatu da asteburuan Santiago de Compostelan (Galizia). Kadete mailan Aimar Uson izan da txapeldun.

Olinpiar proba modalitatean nagusitu zen Alpino Uzturreko 13 urteko gaztea, hau da, zailtasuna, abiadura eta bloke proben konbinaketaz osatzen den lehiaketan.

Orotara 235 puntu pilatu zituen eskualdeko eskalatzaileak: abiadurazko proban lehen postuan sailkatu zen, 100 puntu eskuratuz; bloke proban laugarren egin zuen, 55 punturekin; hirugarren eta azkenekoan, zailtasunezkoan, bigarren egin zuen, 80 puntu bilduta.

Aurrez, ekaina amaieran, Aimar Usonek hirugarren postua eskuratu zuen Espainiako Koparako baliagarria zen proban, Bartzelonan, 16 urtez azpikoen mailan. Kopako hurrengo proba puntuagarria azaroaren 3an izango da, Madrilen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!