Munduko Txapelketa jokatzeko hautatu dute Ane Iturria

Ataria 2018ko uztailaren 9a

Argazkia: Miguel Angel Muñoz

23 urtez azpikoen mendi lasterketen munduko txapelketa jokatuko da abuztuaren 3tik 5era Italian. Espainiako selekzioak deialdian sartu du Ane Iturria tolosarra.

16-17 urte bitarteko emakumeen mailan lehiatuko da Alpino Uzturre taldeko tolosarra. Txapelketa hori prestatzeko uztailaren 18tik 21era Sierra Nevadan izango da Iturria, selekzioko gainerako kideekin batera.

Beste garaipen bat lortzetik dator Iturria. Joan den asteburuan, Hecho bailarako Boca del Infierno mendi lasterketa irabazi zuen tolosarrak, bigarren urtez jarraian, nagusien mailan. 1:52:42ko denboran egin zituen 15 kilometroak, bigarren sailkatu zen Ainhoa Jauregiri ia bost minutuko aldea sartuta.

Espainiako Kopan ere lidertzan da, azken jardunaldia soilik falta denean. Bideoan, helmugara sartu zen unea:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!