Iñaki Letamendia, 50 urtez sanferminetan

Ataria 2018ko uztailaren 9a

Argazkiak: Joseba Asiron / Tolosako Udala

Iruñeko Udalaren eta bertako Udal Txistulari Bandaren omenaldia jaso du Iñaki Letamendia tolosarrak, 50 urtez sanferminetan txistua jotzen aritu eta gero.

2013. urtean 100 urte bete zituen Tolosako Udal Txistulari Bandak sanferminak girotzen. Urte horretan ere omenaldia jaso zuen bandak.

Bada, urte horien ia erdia darama Iñaki Letamendiak Iruñera joaten. 1968. urtean joan zen, lehenengoz, 15 urte zituela, Miguel Martinez de Lecea txistulariarekin. Hori dela eta, Iruñeko Udalaren eta Iruñeko Udal Txistulari bandaren omenaldia jaso zuen atzo eguerdia, musikari eskainitako guztiagatik.

Joseba Asiron alkatearen eskutik jaso zituen opariak: Iruñeko Udalaren zapi gorria eta Caravinagre buruhandiaren oroigarria. Bi banden arteko laguntasuna goraipatu zuten omenaldian.

Bertan izan ziren, besteak beste, Olatz Peon Tolosako alkatea, eta Nerea Letamendia eta Maite Ruiz de Eguilaz zinegotziak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!