Pasahitza (zaharra)

"Iurramendi auzoan belaunaldi aldaketa bat gertatzen ari da"

Ataria 2018ko uztailaren 6a

Iurramendi auzoko festetan atzo hasi baziren ere jarduerak egiten, gaur arratsaldean emango zaie hasiera ofiziala, txupinazoa jaurtitzearekin batera. Bertako auzotarra den Amantegik, gaur arratsaldean egingo duten gazte erronka "ikusgarria" izan ohi dela azpimarratu du, eta bihar ere, izango dela zertaz gozatu, haur nahiz helduek jokatuko duten 3x3 txapelketan. Bestalde, auzoari buruz hitz egiteaz gain, kiroldegiaren gertutasuna eta horrelako instalakuntzak edukitzearen garrantzia ere nabarmendu ditu, Tolosako Udaleko Ingurumen zinegotziak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!