Jorge Rodriguez, Usabal Kiroldegiko soroslearekin aritu gara gaur goizeko pasahitza irratsaioan. Berak, kiroldegiko sorosleen lana nolakoa den eta zein eginkizun izaten dituzten azaltzeaz gain, aurtengo udako denboraldia zer moduz doan kontatu digu. "Egia esan, eguraldiak ez du asko laguntzen, baina izan ditugu igerilekua jendez gainezka egon den egunak", aitortu du langileak. Gainera, aurtengo denboraldirako, haur txikienen igerilekuan jarri duten ur-dorre berriari buruz ere solastu dugu, zer nolako eragina eta arrakasta izaten ari den jakiteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?