Tolosaldea, zapaltzekoa: turismo gehigarria

Zuloaga Txiki

Babestutako edukia 2018ko uztailaren 12a

Zuloaga Txikin Afarioke delako eskaintza dute. ATARIA

Zuloaga Txiki Tolosatik kilometro eta erdira kokatuta dago, Anoetara bidean, errepide zaharretik joanda. Jatetxeaz gain, Zuloaga Txikin aterpetxea ere badago. Ingurune paregabean dago kokatua: parez pare Uzturre mendia ikus daiteke eta atzealdean, berriz, Hernio.

Jatetxeak kartako aukera zabala eskaintzeaz gain, menu itxi ezberdinak ere bazkaltiarren esku ditu. Esaterako, asteburuko menu bereziarekin 27,5 euroren truke lehen platera, bigarrena eta postrea dago; plater bakoitza, zortzi bat aukerekin.

Menu itxiak berriz, 33 eurotik hasi eta 46 euro bitartekoak dira Zuloaga Txikin. Bakoitzaren poltsiko eta ospakizun motara egokituta.

Berezitasun bezala, Zuloaga Txikik Afarioke delakoa bere aukeren artean ere badu. Hau da, musika gustuko eta mifrofonoaren beldurrik ez duten horiei dago zuzenduta honakoa. 18 euro ordaindu eta afaltzeaz gain, eztarria dantzan jartzeko bidea eskainiz: bakailao tortilla, etxeko aperitiboa, txekor sahieskia, pantxineta txokolate beroarekin, sagardoa, ardo berezia, ura, kafea eta kantak. Musika, azken finean.

Aterpea aukeran

Berritutako baserri honek 30-40 plaza eskaintzen ditu, lau logelatan banatuta, biltokia,taberna-jatetxea eta jolaserako ingurune zabalarekin. Udal aterpe gisara lan egiten dute Zuloaga Txikin.

Udaleku bezala, asteburuetarako, elkarbizitzarako, kirol taldeentzako egokia da. Aterpean haurrak, gazteak, familiak edo banakako pertsonak ere onartzen dira. Prezioak berriz sei eurotik hasi eta 27 euro bitartekoak dira, adina eta zerbitzu motak tarteka.

 

ZULOAGA TXIKI

Helbidea. TOLOSA-ANOETA ERREPIDEA.

TOLOSA.

Telefono zenbakia. 943 65 16 09.

Webgunea. www.zuloagatxiki.com.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!