Astelehenetik ostiralera eguneko menua eskaintzen dute, bertako azokak eskaintzen dituen garaian garaiko produktu onenekin, guztia 19 euroren truke.
Horretaz gain, menu bereziak ere eskura izango ditu bazkaltiarrak. Esaterako, asteburuko menua 28 euroan aukeran ere badago. Aukera eskaintza zabala izango du bezeroak; zortzi lehen plater, sei bigarren plater eta beste sei postre aukeran.
Sagardotegiko menua puri-purian ez badago ere, Bide Goxok oraindik sagardotegi menua aukeran du bere eskaintzaren barruan. 32 euro ordaindu eta sagardoaz gain noski, txorizoa sagardotan, bakailao tortilla, bakailao takoa piperradarekin, txuleta parrillan, pikillo piperrak, patata frijitu eta uraza eta tipuzlezko entsaladarekin eta postrerako Aralarko gazta, intxaurra eta irasagarrarekin izango dute bezeroek.
Menuei dagokionez, eskaintza ez da bere horretan amaitzen. Ospakizunetarako taldeko menuak ere aukeran ditu Bide Goxok. Hamabost menu ezberdin, 34 euro eta 53 euro arteko aurrekontuarekin.
Ardozaleek ardo karta zabala ere eskura izango dute. Jatekoarekin batera era egokian ezkontzen den ardo hori aukeratu ahal izango dute.
Edaritegia
Bestalde, Bide Goxon edaritegi-kafetegi eder bat ere badago, erosoa eta atsegina, gosari goxoak egiteko, pintxo egin berriak dastatzeko, ogitartekoak jateko eta plater konbinatuen karta zabal batean gustukua aukeratzeko. Denak kalitatezko produktuekin prestatuta. Eta haurrentzat Txikiparkea ere badute gainera.
BIDEGOXO
Helbidea. USABAL KIROLDEGIA. USABAL, 25A. TOLOSA.
Telefono zenbakia. 943 577 573.
Webgunea. www.bidegoxo.com.