Tolosaldea, zapaltzekoa: turismo gehigarria

Larrea plater prestatuak

Babestutako edukia 2018ko uzt. 9a, 10:15

Larreak denda du Zerkausia kalean. I.L.

Izaskun eta Alazne Larrea ahizpek Larrea Plater Prestatuak enpresa sortu zuten duela hamaika urte, gurasoek Hernialde jatetxea saldu ondoren. Jatetxe baten errealitatea barrutik ezagututa, esperientzia bazuten Larrea ahizpek abenturan murgiltzerako.

Izaskun eta Alaznek hala ere, negozioa egunetik egunera egokitu behar izan dute, gizartean ematen diren aldaketei erantzunez: «Urte gutxian ohiturak asko aldatu dira; gaur egun, esaterako, ia egunero joaten gara enpresetara bazkariak eramatera, lunch moduko produktuekin. Enpresetako jendea, garai batean, jatetxeetara joaten zen negozioak ixtera, eta gaur egun enpresetan bertan lotzen dira akordioak». Catering zerbitzuak gero eta ohikoagoak izaten dira.

Zerkausian denda berria

Familia egitura aldaketek, kontsumo ohituretan ere aldaketak eragin dituzte. Horrek ere bere eragina izan du Larrea negozioan: «Janari prestatua geroz eta gehiago kontsumitzen da, emakumeak lan munduan integratuta daude, denbora librea askoz gehiago baloratzen da». Honela, Larreak negozio bide berriari ekin zion 2017an, Zerkausian kokaturiko denda, alegia. «Gure asmoa herritik gertuago egotea zen».  

Janari prestatua egunero berritzen da, bitrinan ikusgai baitaude eguneko produktuak. Gainera, asteartetik ostiralera 7,5 euroan etxera eramateko menua prest izaten dute, hiru lehen plater, hiru bigarren plater aukeran eta postrearekin. 20:00ak arte denda zabalik dago, garaiko produktuak erosleen eskura, baina baita betiko produktu bereziagoak ere: kroketak, paella edota haragi bolak.

 

LARREA PLATER PRESTATUAK

Helbidea. ZERKAUSIA KALEA, 5. TOLOSA.

Telefono zenbakia. 943 57 30 81.

E-maila. info@larreaprestatuak.com.

Webgunea. www.larrea-prestatuak.com.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!