Zergatik da beharrezkoa iraultza feminista?

Ataria 2018ko uztailaren 3a

Holaguerrera liburuaren aurkezpena egingo dute Tolosako kultur etxean, gaur, 20:00etan. Towanda Rebelsen lehen lan honetan iraultza feminista zergatik den beharrezkoa azaltzen dute.

Feminicio.net eta Ana Yurd elkarteak antolatutako ekimena da gaurkoa, eta azken honetako kide Tarana Karimekin hitz egin dugu. "Liburu honetan azaltzen diren gai guztiak emakumeok egunerokoan bizitzen ditugu", azaldu du.

Feminismoaz hainbat bideo zintzilikatu dituzte sarean. Hain juxtu Manada auziko biktimari babes bideo bat eginez hasi ziren, "nazkatuta zeudelako isilik egotearekin". Ordutik beste hainbat bideo egin dituzte, eta orain eduki hori nolabait papereratu egin dute Holaguerrera liburuan. "Lan alorrean sufritzen dugun diskriminazioaz, amodio erromantikoak ardatz dituzten ipuinez, bortxaketaz... hitz egiten dute liburuan, izan ere, gai horiek geroz eta argiago jartzen ditugu mahai gainean, eta emakumeok elkartu egiten gara borrokarako", dio Karimek. Borroka sistemaren aurkakoa dela zehazten du, sistema patriarkalaren aurka. "Sistema honek egiten baitu gizonak halako jarrerak izatea".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!