Tolosa CF Gimnastika, Erreginaren Kopako txapeldunorde

Ataria 2018ko uztailaren 2a

Iratxe Martin, Joane Zugasti, Garazi Garmendia, Anne Lezea eta Saroi Eskisabelek osatutako taldeak bigarren egin du Zaragozan jokatu den Espainiako Erreginaren Kopan.

Asteazkean abiatu ziren Tolosatik, Zaragoza aldera, Tolosa CF Gimnastika taldeko partaideak, Sara Alonso, Nerea Otaegi eta Arantxa Aristondo entrenatzaileekin batera.

Ostegunean tapiz ofizialaren gainean entrenatu ostean, ostiral eta larunbatean bakarkako frogak izan zituzten. Joane Zugasti, Anne Lezea, eta Iratxe Martinek hartu zuten, bakarka, eta horietatik Zugastik bakarrik lortu zuen finalera pasatzea. Igandeko finalean bosgarren izan zen.

Igande eguerdian jokatu zuten taldekako txapelketa. 20 talderen arteko lehia izan zen, eta parte hartze zozeketan bigarren lekuan egokitu zitzaien tolosarrei. Hala eta guztiz ere, maila bikaina eman zuten.

Puntuazio orokorra 13,450ekoa izan zen, eta amaierara arte lehen postuan izan ziren. Azken unean, ordea, Valentziako Roquette Benifaio taldekoek aurrea hartu zieten, 14,550eko puntuazioa lortuta.

«Denboraldia oso zaila izan da, baina emaitzak izan ditugu. Maila altuan aritu gara, eta harro gaude lortu dugunagatik. Dantza egin aurretik ez dugu domina lortzean pentsatzen, egin beharrekoa egitera mugatzen gara. Baina, egia esan, asteburuan dantza amaitu ostean emaitza ona lortzeko aukera izango genuela bagenekien, eta baita lortu ere», aitortu du Saroi Eskisabel gimnastak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!