10 urte bete ditu Tolosa Kantarik

Mikel Iraola 2018ko ekainaren 30a

Hilabeteko azken larunbatetan egin ohi duen moduan, kantujira egin du Tolosa Kantarik. Gaurkoa, ordea, bereziagoa izan da, 10. urteurrena ospatuko baitute.

Hilaren azken larunbata da, bildu gera jende ugari, alaitasuna eman nahirikan, kantu jiran Tolosari. Horrela dio Tolosa Kantariren abestiak. Eta, egiari zor, ez du arrazoi faltarik. Duela 10 urte hasi zuen bere bidea Tolosa Kantarik. Hilabeteko azken larunbatetan jarri izan dute hitzordua, eta hamarkada honetan ez dute hutsik egin. 

10. urteurren hori ospatu dute gaurkoan, ohiko moduan: Tolosako kaleak kantuz alaituz. Ospakizunak arratsaldera arte iraun du, Jesuitinetako patioan elkartu baitira bazkaltzeko. Bazkalondoa ere kantuz jantzi dute.

Kanta berak amaieran dioen moduan, euskal giroa nabaritzen da, bihotz ezpain eta begi, aurrerantzean jarrai dezala, tinko Tolosa Kantarik

<a href="/a

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!