Blues-a, entzuteko eta ukitzeko moduan

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 30a

Ostegunean hasi zen Tolosandblues jaialdia, eta atzo hitzordu bikoitza izan zuten zaleek, Tófol Martinezen eta Annika Chambers-en emanaldiekin. 

Kalitatea kontu segurua izan ohi da Tolosandblues jaialdian, eta horri eguraldia eta ikusleen grina gehituz gero, koktelak ezin du perfektuagoa izan. Ostegunean ekin zioten jaialdiari, Tontokalen, Serious Business taldearen emanaldiarekin, eta ofizialki asteburua hasteko, bi hitzordu izan zituzten, atzo, blues zaleek. 

Lehena Ilargi tabernaren atarian izan zen, Tófol Martinezen hirukoarekin. Bateriak, teklatuek eta gitarrak publikoa maitemindu zuen, eta inork gutxik utzi zuen kamera poltsikoan, zatitxoren bat grabatzeko. Gaur, berriro izango da hirukoaz gozatzek aukera, 13:00ean, Karela tabernaren atarian. 

Gauean, berriz, Euskal Herria plaza lapiko bat bilakatu zen, Annika Chambers abeslariaren eta bere taldearen eskutik. Chambersen ahotsak eta erritmoak harrapatu zituen ikusleak, eta bisetara bitarte, jendea ez zen lehen lerrotik mugitu. 

2018ko Tolosandblues-ek asko du, oraindik, emateko eta, besteak beste, Laurence Jones gazteen kontzertua izango da, gaur, 22:30ean, Plaza Berrian; aurtengo izartzat jo zituzten aurkezpenean. 

Ikusi egitarau osoa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!