Blues-ak arinduko ditu aje sanjoandarrak, hamalaugarrenez

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko eka. 21a, 19:14

Ekainaren 28tik uztailaren 1era bitarte, blues klasikoa, garaikidea nahiz blues-a eta rock-a uztartzen dituzten taldeek hartuko dituzte Tolosako plazak; Laurence Jones britainiarra izango da aurtengo izarra. 

Festak amaitu ez, eta hurrengo ospakizuna ate joka dute tolosarrek. Tolosandblues jaialdiak hamalaugarrenez hartuko du San Joan jaien bestondoa, eta Laurence Jones britainiarrak izango dira aurtengo izarrak: bi British Awards irabazi ditu laukote gazteak. 

Kultur etxean egin dute aurkezpena, eta bertan izan dira Nuria Carbonell kultura eta festa zinegotzia, eta Iñigo Martin jaialdiko antolatzailea. Zinegotziak jaialdiaren ibilbidea azpimarratu du, eta baita talde eta musikarien jatorri aniztasuna ere; aipatzekoa da, Serious Business talde zumaiarra ariko dela, Euskal Herritik. 

Iñigo Martinek, ohi bezala, kontzertuen deskribapena egin du, azpimarratuz, Laurence Jones Bartzelonan ikusi bezain pronto jarri zela eurekin harremanetan. Bi plaza nagusi izango ditu jaialdiak, Plaza Berria eta Euskal Herria plaza; horiekin batera, Saikin, Karela eta Ilargi taberna atariek, Tontokalek eta txurreriak hartuko dituzte kontzertuak. 

Ekainaren 28a, osteguna

20:00. Serious Business, Maria Luisa Agirre doktorearen plazan (Tontokale)

Ekainaren 29a, ostirala

19:30. Tófol Martinez Ilargi tabernan. 

22:30. Annika Chambers Euskal Herria plazan. 

Ekainaren 30a, larunbata

13:00. Tófol Martinez Karela tabernan. 

19:00. Edu Big Hands Saikin tabernan. 

22:30. Q & The Moonstones eta Laurence Jones Plaza Berrian. 

Uztailaren 1a, igandea

13:00. Edu Big Hands Solana tabernan. 

20:00. Q & The Moonstones txurrerian. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!