Gaur hasiko dituzte festak Urkizun

Ataria 2018ko ekainaren 28a

Tolosako Urkizun San Pedro jaiak ospatuko dituzte asteburuan; txupinazoa gaur bertan botako dute, 20:00etan joko dituzte festak iragartzeko kanpaiak

San Pedro egunez, ostiralean, hamaiketakoa eta mus txapelketa izango dituzte Tolosako Urkizu auzoan, eta ekitaldi gehienak iganderako utzi dituzte. Larunbatean hala ere, umeen eguna izango dute eta guztiak bilduta bazkaria ere egingo dute. Auzo afaria ere larunbatean izango da. Igandean egun osoko egitaraua izango dute urkizuarrek eta egun guztian zehar trikitilariak egongo dira giroa alaitzeko.

EGITARAUA

Gaur, ekainak 28

  • 20:00. Festen hasiera suziri eta kanpaiekin.

Bihar, ekainak 29

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 11:45. Hamaiketakoa.
  • 21:00. Mus txapelketa eta sari banaketa.

Ekainak 30, larunbata

Umeen eguna

  • 11:30. Umeen jolasen hasiera, egun guztian zehar.
  • 14:00. Umeen bazkaria.
  • 21:00. Auzo afaria, trikitilariek alaituta.

Uztailak 1, igandea

  • 11:00. Sagardo eta patata tortilla lehiaketaren hasiera.
  • 12:00. Sagardo eta patata tortilla lehiaketa.
  • Ondoren. Sari banaketa eta dastatzea.
  • 18:00. Umeen jolasak.
  • 18:00. Bolo eta toka txapelketa.
  • 19:00. Txokolate jatea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!