Danborrada berreskuratuko dute aurtengo Amarozko jaietan

Ataria 2018ko ekainaren 27a

Amarotz auzoko jaiak izango dira asteburu honetan eta auzolanean antolatutako egitarau luzea prestatu dute.

Aurten garai batean egiten zuten danborrada berreskuratuko dute. Uztailaren 1ean izango da, igandean, 11:00etatik aurrera.

EGITARAUA

Ekainak 29, ostirala

16:00. Jaien hasiera iragartzeko suziria eta buruhandiak.
16:30. Haurrentzako jolasak.
18:00. Beti Gazteak lokalean karta-jokoen finalak.
18:30. Funer Troup taldearen Aukerak kale ikuskizuna eta ondoren, txokolate jatea.
19:30. Tolosako Musika Bandaren kontzertua.
19:30. Postre lehiaketa.
20:30. Auzo poteoa.
21:30. Mozorro gaua: auzo afaria eta DJ Jo Ta Txo goizaldera arte.

Ekainak 30, larunbata

10:00. Diana Konponezinak txarangarekin.
10:00. Amarozko txirrindulari proba.
10:30. Puzgarriak eta jolasak.
12:00. Ajoarriero lehiaketa.
12:30. Amarozko haurren dantza emanaldia.
14:30. Ajoarriero lehiaketako sari banaketa eta auzo bazkaria.
15:30. Puzgarriak eta jolasak.
16:00. Auzokoen Mus Txapelketa.
17:00. Herri-kirolen erakustaldia.
20:30. Euskaraokea eta playback-a denontzat.
21:30. Parrillada.
23:00. Antzarrak Perratzera musika taldea eta DJ XA2.

Uztailak 1, igandea

09:30. Diana Tolosako Udal Txistulariekin.
11:00. Auzoko Danborrada Konponezinak-en eskutik.
13:00. Dikothomia taldearen Spazi...o kale ikuskizuna.
14:30. Auzo bazkaria Konponezinak txarangak girotuta eta karta-jokoen sari banaketa.
18:00. Aurreskua.
18:30. Toka txapelketa.
19:00. Areto dantzak.
20:00. Sardina jatea eta DJ XA2.
23:59. Suziria festei amaiera emanez eta sardinaren hileta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!