Tolosako Sanjoanak 2018

Sanjoanetako protagonistak bildu ditugu

Ataria 2018ko eka. 22a, 14:03

Iturriza jubilatuen elkarteko Juan Bautista Aranzabe, Urdina Txiki elkarteko eskopetarien kapitain Idoia Eizmendi, 3x3 saskibaloi txapelketako antolatzaile Goar Artetxe, san juan bezperan gaztetxoei zuzendutako san joan su txikiaz aritu zaigu Nuria Carbonell jaietako zinegotzia, Enrike Arostegi Tolosako Musika Bandako zuzendaria, Migel Zeberio Et Incarnatus orkestrako zuzendaria eta David Azurza  abesbatzako zuzendaria izan ditugu gonbidatu.

Pasahitza berezia egin dugu gaurkoan. Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena eta iritzien tartean Mikel Romero izan dugu kale kantoitik, eta horrekin batera, Tolosan San Juan jaietako egun handiak datozela kontuan hartuta, gaur, bihar eta etzi protagonista izango direnetako batzuk gerturatuko ditugu gure mikrofonoetara.

Helduen Eguna dute aurten estreinakoz San Joan jaiek, eta horretaz aritu zaigu Juan Bautista Aranzabe Iturriza elkarteko lehendakaria:

 
 
Eskopetariak dira San Juan Egunari burrunba jartzearen arduradunak. Urdiña Txiki elkartearen kapitaina da Idoia Eizmendi. Aurten, hiru emakume kapitain izango dira, eta berarentzat "poz handia" dela esan du, "orain arte gizonezkoek betetzen zuten paperean pixkana sartzen ari garelako":

 
 
Eduardo Mokoroaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira antolatutako ekimenen artean, gaur kontzertu berezia izango da Euskal Herria plazan, 22:00etan. Enrike Arostegi Bandako zuzendariak Mokoroak utzitako ondarea nabarmendu du:

 
Hirugarren urtez San Juan Su txikia egingo da aurten. Nuria Carbonell jaietako zinegotziak gogoratu duenez, Haurren Hiria ekimenetik egindako eskaera izan da, eta "urtetik urtera indarra hartzen ari da".

 
Saskibaloia erakusteko eta jendeak ikusteko aukera polita dela azaldu du 3x3 saskibaloi  txapelketako antolatzaile Goar Artetxek. Giro oso polita sortzen dela, eta jendea parte hartzeko irrikaz egoten dela nabarmendu du:

 
 
'Kristalezko bihotza' ipuin musikatua izango da astelehenean Euskal Pizkundea plazan ikusgai, 22:00etan, eta emanaldiaren zuzendaria da David Azurza. Joseba Sarrionandiak idatzitako ipuina da, 1400. urtean kokatua:

 
 
Sostizio kontzertua izango da gaur Urkizun, 19:30ean, Et Incarnatus orkestraren eskutik. Migel Zeberio zuzendariak azaldu duenez, gonbidatu ugari izango dituzte, tartean Maddi Oihenart abeslaria:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!