Nesken arloarekin arduradunak harro

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 21a, 16:23

Tolosa CF-ko talde guztien denboraldia amaitu da; infantilak Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun geratu dira.

Tolosa CF-ko nesken alorreko arduradunak oso gustura daude talde guztiek egin duten denboraldiarekin: «Lana, konpromisoa, oinak lurrean izatea eta giro ona edukitzea eskatzen diegu. Emaitzak gero etorriko dira etorri behar baldin badira». Bata zein bestea izan dituzte amaitu den denboraldian.

Infantilen A taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren Euskadikoa jokatu zuen ekaina hasieran. Hiru talderen arteko lehia izan zen. Aurkariak Amorebieta eta Alaves izan ziren. Ligaxka horretan Tolosa CF nagusitu zen, Euskadiko txapeldun geratuz. Infantilen B taldeak ere maila polita erakutsi du, txapeldunen faserako sailkatuz.   

Kadeteek izugarrizko denboraldia egin dute Ohorezko Mailan. Gehienak lehen urtekoak ziren eta hala eta guztiz ere goiko postuetan amaitu dute denboraldia. Alebinen kasuan, uda partean Getxon izan dira. Hirugarren amaitu zuten txapelketa, finalerdiak penaltietara galduta.  

Jubenilak Lurralde Mailako Kopan erakutsi zuten euren maila, bigarren geratuz. Finala
Añorgaren aurka galdu zuten, partidaren azken minutuetan. Talde nagusiaren denboraldia ere txapela kentzeko modukoa izan da. Ligan hirugarren egin zuten, eta Federazio Kopan finalerdietara iritsi ziren.
Taldetik neska guztiak zoriondu nahi izan dituzte.

Erlazionatuak

Antxon Iglesias: "Ederki bukatu dugu"

Tolosaldeko Ataria 2018 eka 21 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!