Tolosako Sanjoanak 2018

PSE-EEk Errementari kaleko gertakariak salatu ditu

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 21a

Cristian Fernandez zinegotziak sanjoanak "errespetuz" ospatzera deitu ditu herritarrak, eta kuadrilla eguneko giroa sortu zutenei eskerrak eman dizkie.

Joan den igandean, kuadrilla egunaren biharamunean, Errementari kaleko Mariona apaingarri zenbait hondatuta azaldu zirela-eta, Tolosako PSE-EEk gertakariak salatu ditu, ohar bitartez. Cristian Fernandezek herritarrak deitu ditu sanjoanak «errespetuz» ospatzera.

Halaber, Errementari kaleko merkatarien lana txalotu du, apainketan egindako lanagatik, eta eskerrak eman dizkie kuadrillen eguneko giroa sortu zuten herritar guztiei.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!