Laskorainek azkenean Bigarren B Mailan jokatuko du

Ataria 2018ko ekainaren 15a

Tituludun entrenatzailea azken egunean aurkitu du ikastolako areto futbol taldeak. Hirugarren Mailan irabazi ondoren mailaz igotzeko eskubidea zuten tolosarrek.

Laskorain Ikastolak Bigarren B Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Hirugarren Maila lehen postuan amaitu ondoren, mailaz igotzeko txartela lortu zuten tolosarrek. Kantxan lortua bulegoetan gauzatu behar zen, ordea. Arazo nagusia tituludun entrenatzaile bat aurkitzea zen; Bigarren B Mailan jokatzeko ezinbesteko baldintza. 

Goiko mailan izena emateko epea amaitu zen, baina Laskorainek federazioari astebeteko luzapena eskatu zion. Gaur amaitzen zen luzapena, eta gaur aurkitu dute entrenatzailea. Ondorioz, azken orduko arazorik ez baldin bada Laskorain Ikastolak Bigarren B Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian, Ibarrako Laubururekin batera.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!