Pasahitza (zaharra)

Nire mihian

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2018ko ekainaren 13a
Ez dakit ze txori pausatu
zaidan mihian. Nik deitu
gabe iritsi da, ezerezaren
bestaldetik, eta esango nuke
apenas dakiela aireraino
hegan egiten, azukrezkoak
dituela hegalak.
Hemen,
nire mihian, hitzak jaten
dizkit nik zuri emandakoak,
eta musuak eta banderak
eta heiagoraka kendu nizkizun
soinekoak. Zu ote txori honen
postontzia? Zu ote moko
honen urrea eta herdoila?
Ixo! Txoriak mihian txulo
egin dit hondoraino,
eta sabeliztun egin nau
zure izena oraindik ere
gehiago maitatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!