Tolosako Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak ere badute beren 'Mariona'

Ataria 2018ko ekainaren 13a

Sanjoanak girotzeko asmoz, Mariona txotxongiloa 15 konpainietako eskopetariz eta bordondantzariz jantzi zuten Errementari Kaleko dendariek. Musika Bandarena eta txistulariena ere egin dute orain.

Hilabete hasieran aurkeztu zituzten txotxongiloak, eta ordutik Errementari kalean zehar zintzilikatuta izan dira. Errementari kalea girotzea da helburua, "ikustea bizirik dagoela eta ilusioarekin gaudela gauzak egiteko", azaldu zuen orduan Nekane Telleria Errementari kaleko dendarietako batek.

Atzo iluntzean, Tolosako Musika Bandaren eta Udal Txistulari Bandaren entsaio gelara gerturatu ziren dendariak, eta talde bakoitzarekin argazki bana atera zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!