Tolosa CF futbol arloaren festa

Ataria 2018ko ekainaren 8a

Ekainaren 9an, bihar, Tolosa CF futbol arloak bazkaria antolatu du. Ikasturtean zehar jokalari nahiz teknikariek egindako lana eskertzeko eta lortutako emaitzak ospatzeko asmoz antolatu dute.

13:00etan Lopez Mendizabal kalean elkartuko dira eta Jainekin txarangarekin batera Berazubira bazkaltzera joango dira. Bazkaldu eta gero, zenbait sari banatuko dituzte, eta segidan txaranga lagun Tolosako kaleetan zehar ibiliko dira herria alaituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!