Pasahitza (zaharra)

"Iruditzen zaigu arlo askotan oso aurreratuak gaudela, baita feminismoan ere"

Ataria 2018ko ekainaren 7a

Aniztasuna eta generoa. Etiopiako Tigray aldeko emakumeen ugaltze osasuna hitzaldia emango dute Etiopia Utopia fundazioko Carmen Diez antropologoak eta Liher Bakaikoa soziologoak, Tolosako Kultur Etxean, gaur, 19:00etan.

Carmen Diez antropologoak azaldu duenez, bizi dugun genero sistemak oso ondo aztertu behar dira toki eta denbora konkretuan. "Hemen gertatzen dena, gurean ditugun neurriak ezin ditugu beste herrialde batera eraman hango kultura edo beharrak ezagutu gabe". Diezek dioenez, "askotan iruditzen zaigu oso aurreratuak garela arlo askotan, eta baita feminismoan ere, beste lekuetako egoerak ezagutu gabe, eta emakumeak hemen bezala, beste herrialdeetan ere elkartu eta antolatu egiten dira". Horregatik, oso garrantzitsua dela lurralde bakoitzaren ezaugarriak eta egoerak ezagutzea dio, batez ere, kooperazioan ari garenean laguntzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!