«Ez dakit oraindik lortutakoaz jabetzen garen; denboraldi oso positiboa izan da»

Asier Imaz 2018ko ekainaren 7a

Aiora Galarza, Tolosako CF jokalariak aurten eman duten maila ona nabarmendu du.

«Denboraldiaren balantzea oso positiboa da. Ez genuen horrelako maila emango genuenik espero. Talde gaztea geneukan, eta aurreko urtean maila mantentzea lortu genuen. Urrats bat gehiago eman nahi genuen aurten, baina ez genuen espero horrelakoa izatea. 18-19 jardunaldi galdu gabe egon ondoren lehen postua lortu genuen. Azkenean hirugarren bukatu dugu. Ez dakit oraindik jabetzen garen lortutakoaz.

Denboraldi berria lasai hartu behar dugula uste dut. Igoerak ez du helburua izan behar. Ahalik eta maila onena eman eta gero ikusiko da; obsesionatu gabe».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!