«'Play off'-ak jokatu dituzten taldeen balantze berdinarekin amaitu dugu»

Asier Imaz 2018ko ekainaren 7a

Beñat Azaldegi TAKE Redline Mekanika taldeko kapitainak denboraldia aztertu du.

«Denboraldi gorabeheratsua izan da. Lehenengo erdian goiko bi postuen borrokan ibili ginen, nagusitasunez jokatuz. Bigarren erdian, ordea, gauzak aldatu egin ziren. Bajak, lesioak eta abar izan genituen. Lehen zati on horri jarraipena ematea eragotzi ziguten faktoreak izan ziren. Etxetik kanpo kasualitatez ere ez genuen irabazten. Hala eta guztiz ere, play off-ak jokatu dituzten taldeen balantze berdinarekin amaitu dugu.

Denboraldi berria polita izango dela aurreikusten dut. Gazteak gogotsu datoz. Ea odol berriarekin gure jokoaren oldarkortasunak gora egiten duen».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!