«Bigarren B Mailan jokatzeko entrenatzailea ezin aurkitu gabiltza»

Asier Imaz 2018ko ekainaren 7a

Kantxan igoera lortu zuen Laskorain KE areto futbol taldeak, baina bulegoetako lana ez da erraza izaten ari horitxoentzat. Horrela adierazi du Beñat Balerdi kapitainak.

«Baja asko izan genituen iaz eta sei jubenil igo ziren. Entrenatzailea ere jubeniletakoa zen. Lehen hiru partidetatik bi galdu ondoren helburua maila mantentzea zen. Gero, ordea, irabazten hasi ginen eta azkenean liga irabaztea eta igoera lortu genituen.

Hurrengo denboraldian ez dakigu oraindik non jokatuko dugun. Bigarren B Mailan jokatzeko ilusioa eta gogoa dago. Aste honetan bukatzen da izena emateko epea. Ekonomikoki egingarria da. Arazo bakarra daukagu: tituludun entrenatzailea. Euskalduna izan behar du, ikastolak jarri zigun baldintza hori zuelako. Baina ezin aurkitu gabiltza».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!