«Liga bigarren amaitu dugu eta 'play off'-ak jokatu ditugu; izugarria izan da»

Asier Imaz 2018ko ekainaren 7a

Luis Mendigain, Tolosa CF-ko bigarren entrenatzaileak denboraldiaren balantzea egin du.

«Denboraldia oso ona izan da. Ligan bigarren geratu gara eta play off igoera jokatu dugu. Ez dugu irabazi baina sari bat izan da. Izugarrizko denboraldia izan da. Taldea oso gaztea da, iaz dena aldatu ondoren, eta bikain erantzun dute.

Denboraldi berriari begira, aurtengoaren parekoa egiten baldin badugu gustura egongo gara. Hortik aurrera hobetzea zaila dago. Bide berdinetik jarraituko dugu, behetik jokalari berriak igoaz eta lehen taldean aritzeko jokalariei aukerak sortuz. Lehen talde horretan ez daudenek gutxienez bigarren taldean saiatzeko aukera izatea nahi dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!