Etiopiako emakumeen errealitatea ezagutzeko hitzaldia, ostegunean

Ataria 2018ko ekainaren 5a

Etiopia Utopia fundazioak, Tolosako Kultu Etxearen kolaborazioarekin, Etiopiako kultur aniztasuna eta generoa landuko dituen hitzaldia antolatu du.

Kultur aniztasuna eta generoa. Etiopiako Tigrayko emakumeen ugal-osasuna da hitzaldiaren izenburua. Carmen Diez Mintegi antropologoa eta Liher Bakaikoa Erro soziologoa arituko dira hizlari lanetan.

Hitzaldia ekainaren 7an, ostegunean, izango da, Tolosako Kultur Etxean, 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!