Ertzaintzak 10:25ean jaso du abisua, eta herri lanetakoei deitu ondoren, lur jauzia izan den lekuraino joan dira, lekua seinalizatuta uzteko. Bedaioko bizilagunek azaldu dutenez, herri lanetako makinak ikusi dituzte, baina oraindik ez direla lanean hasi gaineratu dute.