Tolosa Herria argazki lehiaketak baditu irabazleak

Ataria 2018ko ekainaren 4a

Argazkian, sari nagusia jaso duen Dalmatas (Kike Balenzategi)

Hiru mailatako 46 argazkilariren 57 lan aukeratu dituzte lehiaketako erakusketa osatzeko. Ekainaren 16an egingo dute sari-banaketa ekitaldia, Kasino elkartean.

Larunbatean bildu zen, Targazkiko egoitzan, Tolosa Herria argazki lehiaketako aurtengo epaimahaia. Asier Garagarza, Agustin Sagasti eta Mamen Mari Ayalak osatu dute aurten, eta honakoa izan da beren epaia:

Kike Balenzategi Arbizuren Dalmatas argazkiak jaso du lehiaketako sari nagusia. Bigarren saria Juan Jose Lopez Azurmendiren Askole argazkiak eskuratu du:

Eta hirugarren saria, berriz, Sonia Zubeldiaren In the city lanarentzat izan da.

Hiru argazkilari hauek, beraz, Argizaiola Sarirako sailkatu dira. Maila honetako beste 30 argazkilariren 37 argazki aukeratu dituzte erakusketa osatzeko.

Herri mailako lehiaketan, Javier Ortiz Morenoren Cupula argazkiak irabazi du lehen saria.

Ane Elizegi izan da bigarren, Giocondas lanarekin.

No te quedes atras, Patxi Mendizabal Aizbitarteren argazkiak eskuratu du hirugarren saria.

Gazteen mailan, Marta Lopez Eizagirreren Japon argazkia saritu dute lehen postuan.

Manex Bengoaren Cinque terre argazkiak jaso du bigarren saria.

Jon Dorronsororen Laino Itsasoa izan da hirugarren sailkatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!