Sagardoa eta bertako jakiak maridatuz ekin diote, asteburuko hitzorduari

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 1a

Gipuzkoako Sagardogileen ekitaldiak zabaldu zuen, atzo iluntzean, bisigu eta sagardoaren festa; bertako produktuak hainbat sagardorekin maridatzeko aukera izan zen, Txinparta elkartean.

Irigoien-Herrero, Aburuza, Zabala, Isastegi eta Oiharte eskualdeko sagardogileena izan zen, otorduan, bertako jakiei zapore berezia ematearen ardura. Formula erraza bezain dastagarria baliatu baitzuten, atzo, bisiguaren eta sagardoaren asteburuari ekiteko: bertako edaria eta bertako produktuak, elkarrekin.

50 pertsona inguru elkartu ziren, Txinparta elkartean, mahaiaren bueltan, eta txorizoa eta urdaiazpikoa, Nafarroako orburuak, sagardo sorbetea, urdetxe xolomoburua, gazta dastatzea eta Rafa Gorrotxategiren gozoa dastatu zituzten.

Asteburuko hitzorduetan hitzorduena hasi besterik ez da egin eta, gaur, 19:00etan, Oinkari eta Hikaren Sagartu ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Jarraian, Sagardoa bidegile dokumentala proiektatuko dute Topic zentroan, eta bisiguaren menuak hartuko du erdigunean, afalorduan. Oraindik ere txartelak salgai dira, Tolosaldea Tour-en.

Erlazionatuak

Lurra eta itsasoa festa bakarrean

Josu Artutxa Dorronsoro 2018 mai 23 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!