Piragua, BTT eta Aralarko zeharkaldia antolatuko ditu, Zumardiak, datorren udan

Tolosaldeko Ataria 2018ko maiatzaren 29a

Ekainean hasiko dira piragua ikastaroak, eta uztaila hasieran gainerakoak; izen-emateak zabalik dira jada.

Zumardia eskola udara begira lanean ari da, eta hiru ikastaro iragarri dituzte jada: piragua, BTT eta mendi zeharkaldia egiteko aukera izango da, datozen asteetan.

Ekainean ekingo diote piraguismoari, eta BTT nahiz mendi zeharkaldiak uztailean izango dira. Zumardiak azaldu du, beste zenbait jarduera ere antolatuko dituztela; aurrerago iragarriko dituzte xehetasunak.

Modu horretan, jada eskuragarri da hiru ikastaro horietako informazioa nahiz izen-ematea, zumardia.eus atarian:

- Piraguismoa

- BTT eta bidegorri eskola

- Aralarko zeharkaldia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!