Athletic B nagusi Usabalen, 0-3

Ataria 2018ko maiatzaren 26a

Kopako finalerdietako lehen partida jokatu dute Tolosa CF-k eta Athletic B-k. Itzulerakoa hurrengo larunbatean jokatuko da, Lezaman.

Etxekoak indartsu atera dira zelaira eta Athletic estu hartu dute lehen zatiko lehen minutuetan. Bizkaitarrek, ordea, Bigarren Mailako taldea dela erakutsi dute ondoren, eta zelaian euren nagusitasuna erakutsi dute. Hala eta guztiz ere atsedenaldira 0-0 joango zirela zirudien. Azken minutu horietan etorri da kanpotarren lehen gola, korner baten ondorioz.

Bigarren zatian fisikoki indartsuago ibili dira Athletic B-ko jokalariak. Erraz agindu dute jokoan, eta bi gol jarraian egin dituzte. 0-3koarekin amaitu da partida. Finalerdiak zail jarri zaizkie tolosarrei, baina oraindik bigarren partida jokatu behar da, hori bai, Lezaman.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!