Pasahitza (zaharra)

Arimaz orkestraren lehen opera

Ataria 2018ko maiatzaren 23a

Tolosako Arimaz orkestrak emanaldi berezia eskainiko du ostiralean Leidor aretoan, 20:30etik aurrera. Hain juxtu Mozarten 'Bastian eta Bastiana' opera taularatuko dute. Tolosako Musika Eskolatik sortutako taldearentzat opera bat egiten duen estreinako aldia da. Kepa Martinez de Albeniz zuzendariak azaldu duenez, tamaina txikiko opera da eurena, zarzuela bat.

Gisa honetako emanaldi bat eskaintzen duten lehen aldia da, eta horrelako proiektu bat egiteak gastu handiak dituela ikusita, jendeak ekarpenak egiteko bidea zabaldu dute, crowdfunding bidez. 5 eurotik 100 eurora bitarteko ekarpenak egiteko aukera dago ondorengo plataforman:
www.verkami.com/projects/20161-bastien-und-bastienne.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!