[Publirreportajea] Bizkarrezur zuzena beharrezkoa delako

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 23a, 09:32

San Miguel Kiropraktikak Tolosako Rondilla kalean ireki berri du bigarren zentroa. Bertan, gorputzak sendatzeko duen ahalmena indartzen da, eta edonorentzat dago tokia.

Duela hiru urte eta erdi ekin zion bideari Azpeitian. Epe horretan, San Miguel Kiropraktika zentroak ibilbide ona izan du eta jende gehiagori laguntzeko aukera ikusi dute. Eremu berrietara heltzeko, lehen zuen jarduera areagotu eta Tolosan ireki berri du bigarren zentroa, hain zuzen ere, Rondilla kaleko 48an (T. 943 359905).

«Hiriburuetan horrelako zentro ugari ikusten dira, eta herrien kasuan, falta bat sumatzen da, herritarren beharretara egokitzeko, erraztasunak emateko», dio Unai Muñozek, zentroko arduradunak. Alde horretatik, Azpeitira joaten diren bezeroak ikusita, «Tolosa bezalako herri garrantzitsu» batean irekitzea erabaki da.

Nerbio sistema, hau da, gu sendatzeaz arduratzen den gorputzeko atal garrantzitsuena, ondo egoteaz arduratzen da kiropraktika. «Gu osasuntsu egoteko, beharrezkoa da sistema horren funtzionamendu on bat; mina sentitzea anomalia bat litzake, nerbio batean dagoen interferentziaren batengatik» dio Muñozek. Nerbio sistema ez legoke ondo bizkarrezurreko hezurren bat mugituz gero edo sisteman zehar interferentziaren bat egonez gero. «Kiropraktikak ez du gaixotasunik ezta sintomarik tratatzen edo diagnostikatzen, gorputzak sendatzeko duen ahalmena indartzen du».

«Kiropraktika farmakorik gabeko beste ikuspuntu arrazional bat da, fisiologikoki logikoa, eta zientifikoki onartua», aipatzen du. Erraza da sintomei garrantziarik ez ematea. Gu gaizki egoteko, gainera, hiru kausa egon daitezke: fisikoa, kimikoa eta emozionala. «Gaur egun, inor ez dago horietatik libre, eta beharrezkoa da ohitura onak hartzea. Hauen inguruan, aholku pertsonalizatuak ematen dizkiegu hona etortzen direnei».

Bezeroak, betiere, ezberdinak dira, baita bakoitzaren kasua ere. «Hainbeste jenderentzat nola izan daiteke ona? Arrazoi sinple batengatik: nerbio sistema eta bizkarrezurra mundu guztiak dauka», azpimarratzen du berak. «Kiropraktikaren onurez gozatzeko, mina edukitzea ez da baldintza. Hala ere, gerriko minagatik lanera joan ezinik bazabiltza, ordenagailu aurrean zortzi ordu egoteagatik lepoko mina baduzu edota kirol errendimendua hobetzea nahi baduzu, hau da zuretzako leku egokiena».

Lehen kontsultaren aurretik, doako hitzaldi bat eskaintzen da, aurretik, zertara datozen ulertu dezaten. Bezeroarekin lehen hartu-emana egiten da, zalantza guztiak argitzeko. Ondoren, bere postura aztertzen da, eta argazki bat ateratzearekin batera, zaintza-plan bat proposatzen zaio, jarrera hori aldatu ahal izateko. Bigarren ebaluazioan, beste argazki bat ateratzen da, aldaketaren bat egon den ala ez ikusteko, eta bezeroak prozesu hori nola joan zaion azaltzeko. Azkenik, mantentze-prozesuari ekiten zaio, behar gutxiagoekin, gorputzak gehiago eusten diolarik.

Txanda hartzeko

Astelehenero, 19:30ean, San Migel Kiropraktika Zentroan, doako hitzaldiak eskaintzen dira. Hitzaldirako txanda hartzeko 943 359905ra deitu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!