Aukerak azkenera arte agortu behar

Ataria 2018ko mai. 22a, 14:48

2016an Irunen lortu zuen igoera Tolosak

Oso zaila bada ere, Tolosa CFk oraindik badu igoera lortzeko aukera azken jardunaldian: Beti Gazteren aurka irabazi eta Ordizia eta Pasaiaren porroten zain geratu beharko du.

2016an bezala, azken jardunaldian erabakiko da hirugarren mailara igoko den taldearen izena. Duela bi urteko kasuan, Tolosak 2-1 galdu zuen Real Unionen etxean, baina Anaitasunaren berdinketari esker lehen postua lortu zuen. Bada, horrelako irudia errepika dadin, garaipena beharko du Tolosak, eta ondoren, aurkarien porrotaren zain egon.

Duela bi aste Añorgaren aurka Berazubin jasotako porrot mingarria alde batera utzi eta erraz gailendu ziren tolosarrak Urolaren zelaian. 0-3 irabazi zuten, neurketa goitik behera kontrolpean izan ostean. Mansok 18. minutuan lortu zuen lehen gola, eta atsedenaldiaren ondoren, Cachenautek eta Guijarrok gol bana sartu zuten.

Añorgaren aurkako porrotaren ondoren, edonork pentsa lezake Tolosak ez duela ezer egiterik. Baina ez da horrela, asteburuan Ordiziaren porrotak berriro ere aukerak itzuli dizkiolako. Eta futbolean denetarik ikusten da.

Tolosarrek Beti Gazteren aurka jokatuko dute asteburuan Berazubin, eta neurketa hori irabaztea beharrezkoa izango zaie igoeraren helburuari eusteko.

Ondoren, baina, Ordiziaren eta Pasaiaren porroten zain egon beharko du. Neurketa zailak dituzte bi taldeek: goierritarrek Hernani, laugarren sailkatua, izango dute aurkari etxean. Pasaiak, berriz, Real Unionen zelaian jokatuko du. Hain zuzen, bi urte beranduago, Irungo zelaia berriro ere mugarri izan daiteke, bertan gertatzen denak erabakiko baitu, hein batean, Tolosak datorren urtean zein mailatan jokatuko duen.

Biek galduz gero, Tolosak lehen postuan amaitzeko aukera izango luke, araudiaren arabera guztiz ziurra ez den arren. Ordiziak galduko ez balu, Pasaiaren porrota behar dute urdinek play-offa jokatzeko.

Edozer gerta daiteke.

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    ORDIZIA K.E. 69   33   21   6   6   0   74   19  
2    PASAIA K.E 69   33   21   6   6   0   59   32  
3    TOLOSA C.F. 66   33   20   6   7   0   67   31  
4    HERNANI C.D. 64   33   19   7   7   0   60   24  
5    ZARAUTZ K.E. 58   33   18   4   11   0   55   38  
6    BERGARA K.E. 57   33   16   9   8   0   48   30  
7    MONDRAGON C.F. 56   33   16   8   9   0   49   32  
8    AMAIKAK BAT K.E. 46   33   13   7   13   0   49   47  
9    ARETXABALETA K.E. 44   33   11   11   11   0   34   33  
10    MUTRIKU F.T. 44   33   12   8   13   0   54   48  
11    AÑORGA K.K.E 40   33   10   10   13   0   46   46  
12    REAL UNION CLUB SAD 40   33   11   7   15   0   35   38  
13    BETI GAZTE K.J.K.E. 40   33   11   7   15   0   42   52  
14    OIARTZUN K.E. 39   33   10   9   14   0   38   41  
15    HONDARRIBIA F.E 33   33   8   9   16   0   38   59  
16    UROLA K.E. 31   33   7   10   16   0   36   57  
17    VASCONIA C.D. 25   33   6   7   20   0   44   71  
18    TOURING C.D. 3   33   0   3   30   0   13   143

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!