Pentsio duinen aldeko aldarrikapenekin jarraitzen dute

Ataria 2018ko maiatzaren 21a

Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute beste behin Tolosan, Pentsio justu eta duinaren alde lelopean, hainbat erretirodun elkartek eta Duintasuna elkarteak deituta. Datorren larunbatean, maiatzaren 26an, Donostian egingo den manifestaziora joateko deialdia egin dute.

Larunbateko manifestazioa Gipuzkoako Adinekoen Elkarteen Plataformak deitu du. Donostiakoaz gain, Hegoaldeko beste hiriburuetan ere egingo dira mobilizazioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!