Udaberria loratu da Tolosan

Ataria 2018ko maiatzaren 19a

Lore eta Landare azoka berezia izan da gaur Tolosan eta Berdura plazan bildu dira mintegi ezberdinetako ekoizleak.

Tolosa Zuria Loretan ekimenaren barruan kokatu dute azoka berezia eta egitarauaren barruan, arratsaldean, bigarren eskuko gauzen merkatua izango da Berdura Plazan eta haurrentzako txotxongilo tailerra Topicen.

19:00etan Tolosako Musika Bandak kontzertua eskainiko du Zerkausian eta Gozategi arituko da Trianguloa plazan, 22:30ean, Tolosa&Cok antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!