Iurre auzoko festa eguna egingo dute berriro ere

Ataria 2018ko maiatzaren 18a

2016. urtean, auzoaren 25. urteurrenaren harira, festa eguna egin zuten Iurre auzoan. Bi urteren ondoren errepikatzea erabaki dute.

Ekainaren 9an ospatuko dute festa egun hori. Egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek:

09:00 Diana auzoko txarangaren eskutik.

11:00 Haurrentzako jolasak eta txapelketen hasiera (3x3, toka futbola).

12:00 Pintxopotea, auzotarren tortilekin.

14:30 Auzo bazkaria.

18:00 Karaokea.

19:00 Txanpi dastaketa.

21:00 Afaria norberak eramandakoarekin.

23:00-02:30 Guatekea.

Eguerdian mahaiaren bueltan eseriko dira bazkaltzeko, eta horretarako txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Iurre Tabernan, Arantza Kafetegian, Oskarbi Tabernan, Saizar Kafetegian eta Eroski Tabernan eskuratu ahal izango dira. Helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurren txartelaren prezioa, berriz, 10 eurokoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!